“Maria Vicuña” Gazteriaren Etxeak bilgunea izan nahi du Lizarrako gazteentzat, eta horretarako, beste jarduera batzuen artean, ondoko programa iraunkor hauek ditu:

Gazteen Partaidetzarako Mahaia
Hilabete bakoitzeko lehenbiziko ostiralean, 19:30ean. Bilera hauetan, parte hartu nahi duten gazte guztientzat zabalik daudela, Etxeko arduradunek ezagutzera ematen dute, beste gauzen artean, hurrengo asteetarako programaturiko jarduerak. Gazte etorleek bi modutan laguntza eman ahal dute. beren ideiak proposatuz jarduerak egiteko etorkizunean eta jarduera horiek antolatzen lagunduz.

Gaztegunea (13 urtetik aurrera)
Jarduera zuzenduak: mahai-jokoak, ping-ponga, jokoak sarean, tailerrak, irteerak naturara, etab.
Eremu zabala: Eremu ludikoa gazteek beraiek horien ekimenak garatzeko.

Esparruak eta gelak uztea
Gelak tailerrak, bilerak, entseguak egiteko, musika eta bideoa editatzeko…

Telezentroa RED.ES
Interneterako sarrera librea eta dohainik 16 urte baino gehiago dutenentzat. WI-FI Eremua.

Taberna-Kafetegia
Taberna eta sukaldea eskuragarri daude uzteko, eta erabiltzaileek afariak, askariak, urtebetetzeak, etab. antolatu ahal izateko.

Mailegu-zerbitzuak
Film laburrak (deskargatu zerrenda)
Bidaia gidak

Ordutegia
Asteartetik ostiralera: Goizez 9,30tatik 14,00tara
Astelehenetik ostiralera: Arratsaldez 17:00etatik 21,00tara
Larunbatak: 11:00tatik 14:00tara eta 17:00etatik 22:00etara.
Igandeak eta jaiegunak: 17:00etatik 20:00etara


Harremana
Helbidea: Nabarreria kalea, 62. 31200 Lizarra (Nafarroa)
Telefonoak:
Gazteriaren etxea: 948 55 63 29 / 948 55 63 31
Posta elektronikoa: juventud@estella-lizarra.com