Lekuak Uzteko Programak helburua dauka pertsona, talde eta elkarte erabiltzaileei lekuak eta oinarrizko baliabide beharrezkoak ematea lana egin dezaten. Honako hauek dira eskatu ahal diren lekuak eta materialak:
        Musika saioak egiteko gela
     Bideo sorkuntza gela
  Informatika gela
  Irrati-grabazio gela – Dj´s- musika-informatika
     Kontzertu eta ikuskizunetarako gela (Balio Anitzeko Gela I)
  Ikastaroetako gela 1
  Ikastaroetako gela 2
  Ikastaroetako gela, ura daukana
     Bulegoa bileretarako
     Balio anitzeko gela II
 Hori guztia erabilerarako egokitutako materialaz eta altzariz hornituta.

Soinu tresna txikia
Proiektorea

Lekuak eta Baliabideak uztea “aretoak uztekoeskaeraren orria" eta “materialak eskatzeko orria” aurkeztuta eginen da. Uzteak ez du indar hartuko era formalean komunikatu arte.

Pertsona, talde edo elkarte orok lekuak eta baliabideak eskatu ahal ditu, automatikoki baztertuko dira epaileen ebazpenaren bidez legez kanpo aitorturiko elkarteak. Jarduerak egiteko bi eskaera batera sartzen badira, lehentasun-ordena egonen da.

Doako jarduerak izatea eta ez elkartearen bazkideentzat bakarrik, gazte kolektiboek eta elkarteek antolatuta, sozial izaerakoak, leku uztea doakoa izanen da eskaera aldez aurretik egin eta gero.