Programa honek gazteei aukera ematen die esparru ludiko batean sartzeko, harremanetarako baliagarria, bertan norberaren ekimenak garatu ahal dira eta gazteriaren etxetik eskaintzen diren jardueretan ere parte har daiteke.
Programa honetan tailerrak eta jarduerak egiten dira, bai libreak, bai bideratuak, ostiraletan eta/edo larunbatetan, Gazteriaren Etxea zabalik dagoen ordutegiaren barnean, hau da, 17:00etatik 21:45etara, eta jaiegunetan 17:00etatik 20:00etara.

 Baita ere, astean barna gaztegunea zabalik dago 17:00etatik 20.00era

Baita ere jarduerak eta irteerak eginen dira Gazteriaren Etxetik kanpo.

Jarduerak etxe barnean egin daitezke, esaterako: sukaldaritza sortzaile tailerrak, mahai-jokoak, jokoak sarean,… edo etxetik kanpo ere antolatu ahal dira: irteerak naturara, eskalada tailerrak, kirol lehiaketak, kanpaldiak,…

Bai bideratutako jardueretarako, bai etxetik kanpo egiten direnentzako Gazte gunea txartela edukitzea ezinbestekoa da (5€ eskola urtean) eta gurasoen baimen agiria.

ZERTARAKO BALIO DU GAZTEGUNEKO TXARTELA?
"GAZTEGUNEA” txartelarekin honako hau egin ahal dut:
  • Gaztegunean egiten diren jardueretan eta tailerretan dohainik parte-hartzea.
  • Gazteguneko jolasak eta materialak erabiltzea.
  • Gazteriaren Etxeko gelak erreserbatzea (erabilera anitzekoak, informatika, entseguak egiteko gelak).
  • Gazteriaren Etxeko materialak maileguz hartzea.
  • Gazteriaren Etxetik antolatzen diren jarduera zehatzetan deskontuak izatea, adibidez: kanpaldiak eta beste irteera batzuk, kiroletakoak edo ibilbideak naturan.
  • Batzarretan parte hartzea esparruak hobetzeko