Programa honetan tailerrak eta jarduerak egiten dira, bai libreak, bai bideratuak, ostiraletan eta/edo larunbatetan, Gazteriaren Etxea zabalik dagoen ordutegiaren barnean, hau da, 17:00etatik 21:45etara, eta jaiegunetan 17:00etatik 20:00etara.
Baita ere, astean barna gaztegunea zabalik dago 17:00etatik 20.00era
Baita ere jarduerak eta irteerak eginen dira
Gazteriaren Etxetik kanpo.
Jarduerak etxe barnean
egin daitezke, esaterako: sukaldaritza sortzaile tailerrak, mahai-jokoak,
jokoak sarean,… edo etxetik kanpo ere antolatu ahal dira: irteerak naturara,
eskalada tailerrak, kirol lehiaketak, kanpaldiak,…
Bai bideratutako jardueretarako, bai etxetik kanpo
egiten direnentzako Gazte gunea txartela edukitzea ezinbestekoa da (5€ eskola urtean)
eta gurasoen baimen agiria.
ZERTARAKO BALIO DU GAZTEGUNEKO TXARTELA?
ZERTARAKO BALIO DU GAZTEGUNEKO TXARTELA?
"GAZTEGUNEA”
txartelarekin honako hau egin ahal dut:
- Gaztegunean egiten diren jardueretan eta tailerretan dohainik parte-hartzea.
- Gazteguneko jolasak eta materialak erabiltzea.
- Gazteriaren Etxeko gelak erreserbatzea (erabilera anitzekoak, informatika, entseguak egiteko gelak).
- Gazteriaren Etxeko materialak maileguz hartzea.
- Gazteriaren Etxetik antolatzen diren jarduera zehatzetan deskontuak izatea, adibidez: kanpaldiak eta beste irteera batzuk, kiroletakoak edo ibilbideak naturan.
- Batzarretan parte hartzea esparruak hobetzeko