Estella-Lizarra "Estella-Lizarra Open 2025" Speedcubing txapelketa zirraragarrirako prestatzen ari da.

Estella-Lizarra speedcubingaren epizentro bihurtuko da "Estella-Lizarra Open 2025" Rubikeko kuboen txapelketarekin. Emozioz eta trebetasunez betetako ekitaldia izanen dela dirudi. Espainiako Speedcubing Elkartearekin (AES) eta EuskalCubing-ekin elkarlanean antolatuta, maiatzaren 3an eta 4an izanen da txapelketa, Maria Vicuña Gazteriaren Etxean.

Iaz lehen edizioak izandako arrakasta handiaren eta harrera bikainaren ostean, speedcubing komunitateak interes handia erakutsi du ekitaldi hori errepikatzeko.

Parte-hartzaileek NxN kuboen 6 modalitate ezberdinetan lehiatzeko aukera izanen dute, beraien trebetasuna eta abiadura proban jarriz.

Ekitaldiaren ordutegia:

● Larunbata: 10:00 - 19:00.

● Igandea: 10:00 - 14:30.

 

Emaitza ofizialak eta errekorrak:

Txapelketan lortutako emaitzak ofizialak izanen dira eta World Cube Association (WCA) rankingetarako baliagarriak. Ekitaldian zehar izaten diren errekorrak ere ofizialki aitortuko dira. WCAko ordezkari bat bertan izanen da araudia betetzen dela gainbegiratzeko eta nahasketen osotasuna bermatzeko.

Ekitaldiak eta sariak:

Txapelketak 12 lehiaketa estazio izanen ditu eta 50 lehiakideko muga. Kategoria hauetan lehiatu ahal izanen da:

 

Kubo 2x2x2 (2 txanda)

● Kubo 3x3x3 (3 txanda)

● Kubo 4x4x4 (2 txanda)

● Kubo 5x5x5 (2 txanda)

● Kubo 6x6x6 (2 txanda)

● Kubo 7x7x7 (2 txanda)

Kategoria bakoitzeko irabazleei dominak emanen zaizkie, eta kategoria nagusiko (3x3x3 kuboa) lehen hiru sailkatuek trofeo pertsonalizatua jasoko dute.

Gainera, lehiakide guztiek opari ezberdinak jasoko dituzte Lizarrara egindako bisitaren oroigarri gisa.

 

Informazio gehigarria:

Ekitaldiak eskualde ezberdinetako lehiakideak erakarriko ditu, eta maila handiko lehiakideak nazio mailan. Aitor Ibañez, Antonio Lopez, Julen Simon Iriarte,... dira ekitaldira joanen diren errekordunak.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo Estella-Lizarrako Udalaren webgunera edo World Cube Association-en webgunera.

Worldcubeassociation.org

Txapelketa hau ekitaldi zirraragarria eta speedcubing komunitatearentzako aukera paregabea izanen da.

Izen-emateak ostiraletik aurrera, apirilak 4, 20.00etan hemen (jarraibideak orriaren amaieran)

Beharrezkoa izena emateko: registrarse en WCA

AGENDATU

#estellalizarra #casadejuventudmariavicuña #mariavicuñagazteriarenetxea #areadejuventudestella #lizarrakogazteria #juventudestella #lizarrakogazteriabatzordea #rubik