LSE A2 MAILAKO IKASTAROA ATERATZEN DUGU ✌️🤏👈👍

Ez galdu aukera ikasten jarraitzeko eta zeinu hizkuntzan titulua lortzeko.

ERDIPRESENTZIALA (7 saio presentzialekin)
📅 Otsailaren 3an hasiko da
📍 Maria Vicuña Gazte Etxean
👩‍🏫 ASORNAk emana

🏫💸 ESTELLA-LIZARRA UDALAK DIRUZ LAGUNDUTAKO IKASTAROA
💵 160€ matrikula

A2 mailako titulu ofiziala ikastaroa ematen duen erakundeak ziurtatuko du.

💻 Ikastaroa SignoCampus izeneko interneteko plataforma baten bidez egingo da. 6 unitatetan antolatuta dago, eta bertan hainbat bideo 🎞️ eta norberak bere erritmoan egiteko jarduerak aurkituko dira.

👩🏼‍🏫 Parte presentziala honela egingo da: unitate bakoitzeko, Sofía irakaslea Estellako Gazte Etxera etorriko da 🏫. Bertan, guztiok elkartu eta zeinu hizkuntza praktikatzeko saio bat izango duzue, baita unitateko zalantzak argitzeko aukera ere.

Saio presentzial bakoitzaren ondoren, bideo batzuk bidali beharko dituzue ✌🏼️🤞🏽🫰🏽✊🏼📹 ➡️ plataformaren bidez. Bideo horiek Sofíak zuzendu eta beste bideo batekin erantzungo dizue. Bideo guztien balorazioa izango da azken nota. 🏅🥉🥈

Aurrez aurreko 6 saioez gain, unitate bakoitzeko bat,, hasierako aurkezpen saio bat ere izango da 📆, eta hau ere presentziala izango da. Otsailaren 3an izango da, ikastaroaren hasiera ofiziala, eta ekaineko lehen astean amaituko da.

➡️🖥️💻🏫 Ikastaroa egiteko, izena emandakoek Maria Vicuña Gazteriaren Etxeko informatika gelaren espazioa izango dute astelehen eta asteazkenetan 17:30etik 20:00etara. Bertan bakarrik edo taldean joan ahal izango zarete saioak online egiteko, praktika mantentzeko eta zuen artean zalantzak kontsultatzeko.

👀 Beste datu garrantzitsu bat: A1 mailako titulu ofizialik EZ baduzue, baina ezagutza baduzue, ikastaroa egin ahal izango duzue maila proba eginez.

👀 Eta ikastaroa ez dago gazteentzat bakarrik zuzenduta (nahiz eta lehentasuna izan). Edozeinek, lana dela edo beharra dela, eskaintza honetan parte hartu ahal izango du.


INFO. +
gure bulegoetan
☎609643735