“Oxidazio-Erredukzio tailerra”.

Larunbata honetan, urriak 17, 17.00etan, Maria Vicuña Gazteriaren Etxean, Jesus Echeverriak kimika tailer berri batekin gozaraziko gaitu.


Oxidazio-erredukzio erreakzioak beti daude presente gure inguruan, arnasketa zelularra, horretaz energia lortzen baitugu, sua, etab. Guztiak dira oxidazio-erredukzio prozesuak. Baita ere ezagunagoak zaizkigun erreakzioak, inguratzen gaituzten metaletan eragina dutenak. Nork ez du ikusi burdin puska bat herdoildurik! Nahiz eta ezezagunagoa izan, aluminioa ere herdoiltzen da. Erreakzio horiek eta haiek ulertzeko, lantegi bat proposatzen dizuegu, zeinean oxido-erredukzio erreakzio ezagunekin esperimentatuko dugun, hau da, metalen erreakzioa.