V. Robotika Lehiaketa - Sumo

Datorren apirilaren 18an Estella-Lizarrako Maria Vicuña Gazteriaren Etxean bosgarren Robotika Lehiaketa eginen da, Legoren robotekin, 10 eta 18 urte bitarteko gazteentzat. Lehiaketa goizeko 11.00etan hasiko da.
Izen-emateko epea zabalik egonen da martxoaren 18tik apirilaren 10era.
Izena ematea honako web-orri honetan eginen da:
http://roboticaestellalizarra.blogspot.com.es/

Web horretan ere oinarriak deskargatu ahal dituzue.

Edozein zalantzarako edo galdera egiteko:
dictel@dictelweb.org

DiCTEL Facebooken

Aukera honetaz baliatzen gara esateko DiCTELek urrats berri bat eman duela sare sozialetan: Orain Facebooken jarraitu ahal gaituzue.

https://www.facebook.com/dictel.divulgacion


Gu jarraitzen animatzen zaituztegu, berriak ezagutzeko eta gauza interesgarriak zuei kontatzeko.
Zuen zain gaude!