AUZOLANDEGIAK 2013
Adinez
15etik 30 urtera bitartekoa bazara, eta udan
hamabost egunez elkartasunezko jarduera batean parte hartu nahi baduzu,
gure eskaintzan aukera zabala aurkituko duzu, mota askotako ekitaldiak,
hainbat lekutan, zenbait jatorritako lagunekin egin ahal izateko.
Auzolandegiak kulturen arteko elkar-ezagutzari
irekitzen diote atea. Haietan beste herrialde batzuetako gazteen
pentsamoldea eta bizimodua ezagutzen ahal dituzu, eta zure laguntzari
esker, beste herrialde batzuetako gazteekin batera, bultzada emanen
diezu zenbait elkartasun proiekturi.
Jarduera hauen bidez elkarbizitza, tolerantzia eta lankidetza
bultzatu nahi dira. Zenbait herrialdetako kultura, historia eta ohiturak
jartzen dituzte zuen eskura. Naturarekiko harremana bultzatu nahi da
ingurumeneko eta kiroleko jarduerak baliatuz.
Atzerrian eta beste autonomia ekidegoetan dira aurten dauden aukerak.
Honako orrialdean ikus daitezke lekuak:
http://www.navarra.es/home_es/Temas/Juventud/Programas/Movilidad+juvenil/Campos+de+trabajo/