Animatu eta izena eman “María Vicuña” Gazteriaren Etxean.
15 urte baino gehiago
OINARRIAK BERRIEMAILE GAZTEAK HAUTATZEKO HIRIKO IKASTETXEETAN (2011)
1.- Zer da berriemaile gazte bat?
Lagun gazte bat da, zeinak aisialdiaren parte bat era arduratsuan erabiltzen duen informazioa emateko, beste lagun batekin batera, bere ikastetxeko beste gazte batzuei. Era berean, gazteen beraien informazio interesgarria biltzen du gainerako Ikastetxeetara transmititu ahal izateko, baita Gazteriaren Etxera ere.
2.- Ze gaiei buruz ematen du informazioa?
- Gazteriaren arloan sortutako informazioa: Gazteriaren Etxea eta beste programa batzuk.
- Udaleko beste arloetan sortutako informazioa: kirola, kultura, euskera, emakumea, lana…
- Lizarrako eta Estellerriko gizarte, kirol eta kultura erakundeek sortutako informazioa.
- Nafarroako Gazteriaren Institutuaren Programak: Topaketak, Udako Jarduerak…
- Gai orokor interesgarriak gazteentzat: aisialdia, bekak, lehiaketak, hizkuntzak, helbide interesgarriak, …etab.
3.- Non ematen da informazioa?
Gazteentzako argibide-taula baten ondoan, ikastetxe parte-hartzaile bakoitzean kokatuko dena.
4.- Ikastetxe eta parte-hartzaile kopurua
Ikastetxe parte-hartzaileak honako hauek izan daitezke:
BHI Lizarraldea, BHI Politeknikoa, Ntra. Sra. del Puy Ikastetxea eta Lizarra Ikastola.
Ikastetxe bakoitzak ikasle bat edo bi hautatuko du berriemaile gaztearen lanak egiteko.
5.- Zein dira berriemailearen funtzioak?
- 15 egunetan behin Gazteriaren Etxera etortzea horien ikastetxeetarako informazioa aukeratzeko eta biltzeko eta erantzun jakin izan ez dituzten balizko kontsultak erantzuteko.
- Bere ikaskideen argibide-eskaerei kasu egitea, gutxienez ordu bat astean.
- Bere ikastetxeko argibide-taula eguneratua edukitzea.
- Gazteen aldetik argibidea biltzea eta Gazteriaren Etxera eramatea.
- Gazteen Partaidetzarako Mahaiaren bileretan parte-hartzea (hilabete bakoitzeko lehenbiziko ostiraletan biltzen dira, 19,30ean) eta Udaleko Gazteria Batzordeko bileretan.
- Hilero fitxa bat bete eginiko jarduerekin.
6.- Nork ematen dio laguntza?
Bere ikastetxeko irakasleez eta zuzendariez gain, “Maria Vicuña” Gazteriaren Etxeko teknikariek.
7.- Zer egin behar da parte-hartzeko?
DBHko 4. maila ikasi behar da, edo Batxilergoa 1. maila eta Erdi Mailako Heziketa Zikloak, parte-hartzen duen ikastetxeetako batean eta, gainera, proiektu bat aurkeztuko du ikasten duen ikastetxean, banan-banan edo adiskide batekin batera aukeratua ahal izateko.
Zer jarri behar da proiektuan?
1.- Argudiatzea zergatik da interesgarria, zure ustez, berriemaile gazteen programa zure ikastetxerako, zure lagunentzat, baita zeuretzat ere.
2.- Nola antolatuko dituzuen berriemailearen eginkizunak. Harrera egiteko ordutegia ikastetxean, eta Gazteriaren Etxera informazio bila etor zaitezketen ordutegiak eta aste egunak…etab.
Eredu bat gehitzen dugu proiektua aurkezteko.
Eskupekoak
1.- Inskripzioa dohainik ikastaro batean hiruhilabetekoan behin, "Maria Vicuña” Gazteriaren Etxean antolatzen direnen artean, baita antolatuko diren txangoetan ere.
