
IKASTAROAK LANKIDETZAN,
GAZTEEKIN EGITEN DIREN JARDUERETARAKO NAFARROAKO ESKOLA (GENE) ETA ESTELLA-LIZARRAKO UDALA
“BIDEOKLIP TAILERRA. EGIN ZUK ZEUK” 2011
Lekua egiteko: “María Vicuña” Gazteriaren Etxea. Estella-Lizarra
Tailer honek gazteak hurbildu nahi ditu bideoklip bat egiteko burutzen diren fase ezberdinetara: aurre-produkzioa (gidoia, kokalekua, filmatzeko plana), filmazioa (traks prestatu playbacka egiteko, kamera departamentua, dekoratua eta karakterizazioa) eta postprodukzioa (edizioa eta postprodukzio digitala).
Tailer honetan parte hartuko dute, alde batetik, Estella-Lizarra hiriko bi musika taldek eta, bestetik, arlo teknikoan interesaturik dauden pertsonek, izena emandakoan. Emaitza herriko taldeen bi bideoklip izanen dira, zeinak geroago Internetera igoko diren eta balioa izanen dute Tailerrean eginiko ikus-entzunezko lana hedatzeko, baita talde horien musika zabaltzeko ere.
Betebeharrak taldeentzat: Aurretik kanta bat grabatua izatea, horren bideoklipa egin ahal izateko (formatua .wav edo .mp3).
Iraupena: 30 ordu bost jardunaldietan banatuta.
Datak: maiatzaren 7-8an, maiatzaren 14-15ean
Emailea: Iratxe Pérez (Estella-Lizarra, Nafarroa 1982) zine eta telebista script profesionala. Gidoilaria eta “Caribeños del Sáhara” dokumentalaren zuzendaria, ETBn emana. www.caribbeanofthesah.com
Plaza kopurua: gutxienez 6 eta gehienez 12
Materiala: Panasonic HD kamera + tripodea
Ipod irakurgailua eta bozgorailuak playback-erako
Mac ordenagailua editatzeko eta postprodukzio digitala
ORDUTEGIA
Larunbata Maiatzaren 7a | Bideokliparen gidoia egin, I. TALDEA 17/20etan Irudia eta Soinua Ikasgela |
Igandea Maiatzaren 8a | Bideokliparen gidoia egin, II. TALDEA 17/20etan Irudia eta Soinua Ikasgela |
Larunbata Maiatzaren 14a | Bideokliparen filmazioa I. TALDEA 9/14etan eta 15/20etan |
Igandea Maiatzaren 15a | Bideokliparen filmazioa II. TALDEA 9/14etan eta 15/20etan |
EKAINA Data Zehazteke | Bi bideoklipen edizioa ikuskatu DVD kopia emanen da |
40 ordu editatzeko eta postprodukzioa egiteko, irakasleak eginen du tailerreko ordutegitik kanpo, ikasleak libreki etor daitezkeela. Karatularen diseinua eta dvd-en grabazioa.