Musika eta ardoa

Askotan, eta ikuspuntu askotatik, musika eta ardoa kontzeptuek bat egiten dute eta elkarren arteko osagarriak dira.
Biak ala biak itxurazko xalotasunetik irteten dira (zazpi musika-nota, mahats-mordo bat), baina emozioen sortzaile bilakatzen dira, alaitasunen goresleak edo samintasunen nabarmentzaileak… hedonikoak, sozialak, atsegingarriak, harmonikoak, konplexuak, indartsuak, altruistak…
Gozatzen dituenari sentsazio mundu oso bat eskaintzen diote, patxadaz gozatzeko eta ikertzeko merezi duena.
Ideia hori izan zen eskaintzen dizugun “musicata”ren sortzailea. Hori da, kalitate handiko lau ardoen dastatze zuzendua, hezigarria eta atsegina, musika zuzenean lagundurik.
Ardo bat musika zehatz batekin lotzen duen lokarriak harrituko zaitu, dualtasun ezberdinen arteko kontrastea, inpresioen indarra.

Honako ardo hauekin gozatuko zara:

  1. Ardo zuria: chardonnay upeletan ondua; "La Chica de Ipanema"
    (Bossa Nova) kantarekin.
  2. Ardo gorria: multivarietal, "Santo Tomás" (Calipso) musikarekin.
  3. Ardo ondua: Tempranillo bivarietal eta cabernet sauvignon; "Tenor Madness" (Blues) musikarekin.
  4. Ardo erreserba berezia: merlot trivarietal, cabernet sauvignon eta tempranillo; "My foolish heart" (Balada) kantarekin.
Data: Ostirala, maiatzaren 21ean, 20.00etan.
Prezioa: 10€/lagun bakoitzeko

Izena emateko "María Vicuña" Gazteriaren Etxean, plaza mugatuak (gehienez 40 lagun)
Kopa bat oparituko da.