Gazteekin egiten diren jardueretarako Nafarroako Eskolak (GENE) bi ikastaro interesgarri eskaintzen ditu Lizarran, dohainikakoak.

Film Laburren tailerra
Gidoia idatzi, filmatzea, muntaia...
Larunbatak eta igandeak, irailaren 27tik urriaren 12ra, goizez eta arratsaldez

Informatika Musikaleko tailerra
Grabazioa, edizioa, post-produkzioa...
Larunbatak eta igandeak, urriaren 25etik azaroaren 9ra, goizez eta arratsaldez


Argibidea eta izen-ematea: Gazteriaren Etxea