LIZARRA X-TREME FILM LABURREN JAIALDIA urtero abenduaren bukaeran egiten da Nafarroako Estella-Lizarra hirian. 2016 urte honetan bi modalitate hauek bilduko ditu: “Nafarroako XI. Film Laburren Lehiaketa” (generoa eta gai librea) eta “V. Xtreme Bideo Lehiaketa

Jaialdi hau Estella-Lizarrako Udaleko Gazteria Batzordeak antolatzen du eta honako helburu hauek ditu:

1.- Eremuak eskaini gazte sortzaileen lanak bultzatzeko

2.- Gazte ekimenak bultzatu, ikus-entzunezko munduarekin zerikusia dutenak.

3.- Kultur agenda erakargarria gure hirian programatu, zeinean zineak agerpen nabarmena izanen duen.

4.- Aisialdi osasungarrirako kirolak bultzatu gazteen artean.

5.- Kirola aurkeztu baloreak transmititzeko lanabesa izan dadin, hau da, laguntasuna, elkartasuna, errespetua, norbera hobetzeko, etab.

Jaialdiaren balore garrantzitsuenetariko bat da, 10 urte hauetan barna aurkeztutako lan guztiak eskuratu ahal direla, Gazteriaren Etxeko artxibo bideografikoaren mailegu zerbitzuaren bitartez, zeinak dagoeneko ia 1.000 film labur baititu.

Bideo Xtreme lehiaketan hautatutako film laburrak, gainera, irailean egiten den Estella-Lizarrako Kirolaren Egunean proiektatuko dira.

Oinarriak eta izen-emateko fitxa 2016.