KANPALDIAK ETA ELKARTRUKEAK, 2018ko UDA
AYUNTAMIENTO DE ESTELLA-LIZARRAko UDALA

13 eta 30 urte artean duzuenek blog honetan aurkituko duzue kanpaldietako eta elkartrukeetako programaren informazioa, 2018 udarako Estella-Lizarrako Udaleko Gazteria Arloak antolatutakoak.

NOLA EMAN AHAL DUZU IZENA?


Izena emateko prozedurak honakoak ditu: aurre-inskripzioa, zozketa eta ordainketa.

1.- Aurre-inskripzioa
Epea: maiatzaren 12tik 29ra “María Vicuña” Gazteriaren Etxean edo posta elektroniko honetan: juventud@estella-lizarra.com.

     Dokumentazioa emateko:
  • Izena emateko agiria (deskargatu hemen: eusk / erde)
  • Gurasoen baimena. (bakarrik adingabekoentzat)
  • Osasun txartelaren fotokopia.
  • NAN Fotokopia

Aurre-inskripzioa egin ondoren, e-postagatik, pertsona bakoitzari zenbaki bat emanen zaio kode batekin. Hori identifikagarria eta besterenezina izanen da zozketa eginez gero.

2.- Zozketa
Maiatzaren 30a, 11:00etan.

Zozketa eginen da izen emateko kopurua eskainitako plazak baino handiagoa bada.

Banakako zozketa eginen da kanpaldi eta/edo elkartruke bakoitzeko.

Zozketaren emaitza “Maria Vicuña” Gazteriaren Etxean agerian jarriko da.

Kupoaren barnean geratzen ez diren lagunak, gordeta geratuko dira zozketan suertaturiko ordenaren arabera.

3.- Plaza hautaketa eta izen ematea

  • Plazak aukeratzeko ere presentzialean eginen da, aurre-inskripzioa egin duten gazteentzat. Bakarrik jarduera bat aukeratu ahal izanen da. Pertsona bakoitzak bakarrik parte ahal izanen du eskainitako proposamenaren batean.
  • Izen ematea: hautaturiko plaza behin betikoz berretsiko da dagokion ordainketa egin ondoren.
            
      Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
  • Banku-kontuan sartu izanaren ordainagiria.
PLAZA HUTSIK.
  • Kupoa betetzen ez bada:
Epemugan plazak betetzen ez badira (begiratu proposamenak epeak ikusteko) nahi duten gazte guztiek eman ahalko dute izena hutsik geratzen diren plazetarako.

Ez da beharrezkoa aurre-inskripzioa egitea hutsik dauden plazetarako. Dokumentazio guztia eman beharko da ordainagiriarekin batera.

Hutsik dauden plazak osatuko dira dokumentazioa eta ordainagiria eman ahala, orden horretan, kupo bete arte.
  • Hasierako kupoa betetzen bada:
Erreserba zerrenda egonez gero, plazak berresteko epea ordainketaren bidez amaitu eta gero, ordainketa hori egiten ez bada, erreserba zerrendara igaroko da zozketan ezarritako ordenaren arabera.
  • Gutxieneko kupoa:
Udaleko kanpaldiak egiteko (Broto eta Murillo de Gállego) gutxienez 15 parte-hartzaile egon beharko da epearen bukaeran.

PROPOSAMENAK UDA 2018

CD
PROPOSAMENA
ADINA
DATAK
PLAZA ZK.
PREZIOA
FM
(ORDESAKO PARKE NATURALA)
16-30
EKAINAK
8, 9 eta 10
20
70€
CM
13-15
UZTAILAK
2, 3, 4, 5 eta 6
28
100€
ICS
14-17
UZTAILAK 17-26
10
50€
IA
18-21
22/07-02/08
10
50€ + BIDAIA

F Sakatu loturan informazio gehiago lortzeko
F Gazteek eskaturiko adina izan beharko dute jardueraren unean 

NON LORTU AHAL DUZU INFORMAZIOA ETA IZENA EMAN?
Informazioa:
“María Vicuña” Gazteriaren Etxea, k/ Nabarrería, 62. Estella-Lizarra.
Telefonoak: 948 556331 / 609 643735
Posta elektronikoa:  juventud@estella-lizarra.com.

Aurre-inskripzioa eta inskripzioak:
“María Vicuña” Gazteriaren Etxea, k/ Nabarrería, 62. Estella-Lizarra.
Posta elektronikoa:  juventud@estella-lizarra.com.

KUOTAK BARNE SARTZEN DU
  • Bidaia joan eta etorri (Ederseeko elkartrukea izan ezik, bidaia hori parte-hartzaile bakoitzaren esku geratuko da)
  • Ostatua kanpin dendan edo gazte-aterpetxean
  • Janariak.
  • Zuzendaritza teknikoa.
  • Programaren barneko jarduerak.
ORDAINKETAREN ITZULTZEA
Dirua bakarrik itzuliko da antolatzaileek jarduera bertan behera uzten badute.
ASEGURUAK
Gaixotasun asegurua eta medikazioa parte-hartzaile bakoitzaren esku geratuko da.