“Maria Vicuña” Gazteriaren Etxea ekipamendu soziokultural moduan agertzen da, kudeaketa publikokoa, batez ere gazteei zuzenduta dagoena, baina ez gazteei bakarrik, komunitatearen eta pertsonaren garapena bultzatzera, bizitza asoziatiboa eta herritarren parte-hartzea sustatzera zuzenduta baitago.

Gazteriaren Etxea 2006ko urrian inauguratu zen, hiriko gazteen, Oratorio Festivoren eta Udalaren arteko prozesu parte-hartzaile baten ondoren, horretan, gazteen eskaerak bultzatutako proiektua zehaztu baitzen.

Etxea kokatu zen orubea Oratorio Festivo elkarteak eman zuen, Maria Vicuña andreak oinordetzan utzitakoa, hiriko gazteen parte-hartzea sustatzeko eta gazteak aktibatzeko.
Etxeko jarduera horrela antolatzen da:
- Gazteentzako argibide bulegoa
- Gazteak animatzeko programa, gazte gunea.
- Aretoak uzteko programa
- Empap-Arte programa
- Ikastaroetako programa
- Prebentzio programa
Gaur egun gazteriaren etxea erreferentzia-puntua bilakatu da gazteentzat, informazioa bilatzeko eta gizartearen bizitzan parte-hartzeko, baita hiriko gazte-politiketan ere. 2014 urtean 29.426 lagunek erabili zuten etxea, hau da, egunean 90 lagunek erabili zuten batez beste.

Casa de la Juventud “Maria Vicuña” Gazteriaren Etxea
K/ Nabarreria, 62
Estella-Lizarra (Nafarroa)
948556329/31
juventud@estella-lizarra.com